2016 Design Book

Selected Inspiration: liburua

Urtero bezala, aurtengo liburuan ere inolako zalantzarik gabe erreferente garaikideak direnen testigantzak jasoko dira. Bilbori buruzko atal espezifiko bat ere barne hartuko du, lurraldearen eta hiriaren egungo paisaia itxuratzen lagundu duten artistekin, besteak beste, Frank O. Ghery & Associates. Artista berriei eskainitako atal bat ere izango du liburuak, talentu berrien atala hain zuzen ere, Europa osoko diseinu-eskolei irekitako deialdiaren bidez parte hartu ahal izan dutenak.

Testuinguru horren barruan sortu da ""Selected. Visual Inspiration from Bilbao"" liburua, inspirazio bisualaren erreferente gisa Europako eszena bisualaren konfigurazioari ekarpenak egiten dizkioten proiektuen sortzaile diren diseinatzaile eta artisten aukeraketa bat. Aukeraketa horren irizpide nagusia inspirazio-aberastasuna da, diseinuaren diziplina bakoitzean proiektuak ebazteko eta ulertzeko moduagatik eta ikuspuntuagatik. Europan gertatzen ari dena esploratu nahi dugu. Aukera zabalagoak bilatu. Erreferenteak berraztertzeko garaia da. Hori dela eta, Selected ekitaldiak diseinuaren hainbat diziplinen gaineko zeharkako begirada bat proposatzen du. Ziurgabetasunarentzako espazio bat da, inspirazioaren eremu naturala, ikuspuntuen eta diskurtsoen aniztasunerako espazio bat, artista eta diseinatzaile bakoitzak bere imajinarioa eraikitzeko erabiltzen dituena.

Discover other editions

Book 2023

Book 2023

Book 2022

Book 2022

Book 2021

Book 2021

Book 2020

Book 2020

Book 2019

Book 2019

Book 2018

Book 2018

Book 2017

Book 2017

Book 2016

Book 2016

Esta web usa cookies

Este sitio utiliza cookies para mejorar la experiencia de usuario. Al usar la plataforma Selected Inspiration, aceptas nuestra política de cookies.