DUGUNA 75. Urteurrena

Iñaki Tristan Villanueva

Iruñeko Duguna dantzariak dantza taldearen 75. urteurrena dela eta, taldeak urteetan gogoratzeko moduko une berezia ikusten du, edozein taldek ez baitu 75. urte betetzen. Eta sortu nahi diren molde ezberdineko ekitaldi edo ekimen guztiari itxura bateratu bat emateko, taldeak irudi korporatibo bat sortu nahi du, eta urteurrena iragartzeko irudiarekin batera doan publizitate kanpaina bat.

Iruñeko udalak 1949. urtean sortu zuen taldea da, hiriko antzinako dantza usantzak gogoan, euskaldunon hiri buruzagiko zeremonialetan dantzan aritzeko (San Fermín, San Saturnino,.

). Izena Duguna ikuskizunetik hartu zuen, taldeak, urte bat beranduago, eszenatoki ezberdinetan irudikatua. Iruñea dantza-tradizio handiko hiria da, eta taldeak tradizio hori zabaltzea eta sustatzea du helburu.

Sanson Galante eta Joanes Larraintzarkoaren oinordeko sentitzen dute haien burua. Udalarekin duten harremana oso estua da, hain da estua non haien irudi korporatiboa erlazionatuta dago udalakoarekin.

Dantza taldeak badu bere jantzi ofiziala udaleko prozesioetan agertzeko, non udalaren armarria agertzen den. Armarria dantzarien jantzien parte izateko moldatua da, apaindura eta zehaztasun bereziekin.

Dugunari izaera garaikidea izatea gustatzen zaio (Oteizak zioen moduan, “Quien avanza creando algo nuevo, lo hace como un remero,avanzando hacia delante pero remando de espaldas, mirando hacia atrás, hacia el pasado, hacia lo existente para poder reinventar sus claves”).

Halaber, Iruñea dantza-tradizio handiko hiria da, eta taldeak tradizio hori zabaltzea eta sustatzea du helburu. Beraz, laburbilduz, tradizioaren berritze etengabekoan, izaera euskalduna eta garaikidea duen dantza talde batez, Iruñeak duen identiate aberatsa erakutsi, komunitatea trinkotzeko eta ikuslea identifikatua sentiarazteko.

Sinisten delako dantzak baduela garrantzi eta funtzio soziala. Sortutako proiektuaren helburu nagusia irudiarekin 75 urte hauetan zehar Duguna egin eta izan dena islatzea da. Bezeroak hunkitzea da helburu espezifikoa.

75 urteetara iristea ez da erraza eta taldearen parte izan den oro identifikatua sentitzea du asmoa. Identifikatua eta, era berean, sortu den guztiagatik harro. Orduan, horretara iristeko, bideo eta argazkiei garrantzi handia eman behar zaie, ulertuz jendea erakartzeko eta berea sentitzeko baliabiderik egokiena dela.

Errazagoa baita dantzari, musikari eta gu bizi izan dugunarekin bat egitea giroan sartuta bazaude. Halaber, proiektua ezagutzen ez zuen jende guztiari Duguna zer den aurkeztea eta ezagutarazteko asmoa du.

Taldeak tradizioaren berritze etengabekoan sinisten du, atzera begiratuz kulturari garaikidetasuna emanda. Hori bera izan da proiektua isladatu nahi izan dena. Horretarako, taldeak lehenago izan zituen irudietan barrena arakatzen hasi zen.

Horietan, batek arreta deitu zuen, 1990ean erabiltzen zen imagotipoa. Elementu desberdin asko agertzen dira, aunitz gauza errepresentatu nahian. Dugunaren lehen logoa izan da, ordura arte, udaletxeko armarria erabiltzen zen “Iruñeko udal dantzari taldea” lelopean.

Imagotipo hau, gutxinaka aldentzen joan izan da urtekin erabat desagertu arte. Gaur egungo irudian ageri ziren elementu guztiak desagertaraziz. Mezuak dioen bezala Dugunak “bricolage coreográfico” egiten du, lehengo eta egungo ereduak hartuz, gauza berriak sortuz.

Hori bera da irudiarekin isladatu nahi izan den. Hortaz, Duguna dantza taldearen lehen imagotipoari bigarren bizi bat eman nahi izan zaio. Imagotipoa eguneratuz eta beste modu batean erabilia izango dena.

1990ean sortutako imagotipoa berrerabiliz birgogoratzen da Dugunaren lehen marka propioa. Gaur egun dauden baliabide teknologikoei esker, geroz eta handiagoa da diseinu animatuaren erabiera.

Sare sozialekin oso ohituta gaude elementuak mugimenduan ikustera, errazago egiten baizaigu informazioa jasotzea. Bideoak edo animazioak erabiliz informazioa bi zentzuen bitartez iristen da, ikusmena eta entzumena, hortaz, gehio barneratzen da helarazi nahi den mezua.

Hori dela eta, zentzuzkoa ikusten nuen logo dinamiko bat sortzearena. Are gehiago, dantza den bezalako esparru batean murgiltzen bagara, mugimendua bada dantzaren oinarria. Era berean, aukera bat ikusten nuen, pertsonalki,lehen aldiz marka dinamiko bat sortzeko.

Beti itxura bera izanen ez duen logoa, baina momentu guztietan logo bera bezala ulertuko dena.

Iñaki Tristan Villanueva dut izena eta Gasteizeko ID·arte eskolan bukatu berri ditut Diseinu Grafikoko goi mailako ikasketak. Ez naiz azkar etsi egiten duten pertsonetarikoa, hortaz hemen nago bigarren aukera hau probestuz.

This site uses cookies

This site uses cookies to provide you with a great user experience. By using the Selected Inspiration platform you agree with our use of cookies.