‘Harro Herri‘ marka sorkuntza ’23. Korrika’ ediziorako

Arteman Komunikazioa

Herritarron mobilizazio masiboa piztea da AEKren helburua 23. Korrikan eta parte hartzen duen komunitate euskaltzalea aktibatzea izan edo ez euskaradun. Euskararen alde egon badagoena baina oraindik euskararen alde egiten ez duen ororengan eragin nahi izan du AEK-k. Guzti honetarako ekosistema bat eraiki behar izan da euskararen bueltan. Euskaraz bizi, amestu eta irudikatzeko aukera ematen duen ekosistema. Kultura eta komunikazio sistema sendo batean oinarritua.
23. Korrikaren kanpaina parte-izatearen sentimendutik eta euskaldunen nortasunetik abiatuta garatzeko bidea hartu genuen Artemanen, euskarak espazio berriak konkistatzea jomuga izanik. 23. Korrika harrotasunaren eta herriaren Korrika izan da. Horretarako “HARRO HERRI” leloa eta mezua sortu da. Lotsa galdu eta euskara erabiltzeko dei zuzena eginez. Harrotasunez euskara espazio berrietara, posizio berrietara eramatea izan da helburua; egunerokora ekarri, lagunartera, kidetasunera, plazara. Euskara harrotasunez herrira zabalduz, herri euskaldun bat eraginez, harrotasunetik.
Iruditeria sortzeko euskal kultura eta historiaren iruditeria kolektiboan inspiratu gara. Mural itxura duen hondoa sortu dugu hainbat elementurekin. Irudiak ikonografiari ematen dio protagonismoa, eta ikono ezberdinak biltzen ditugu, euskal kulturaren zein korrikaren zenbait elementu. Ikonografian antzeman daitezke Jose Luis Zumetaren iruditeria, Mikel Laboarena, Gernika margolana, Irulegiko eskua, lekukoak, petoak, furgoneta... Mihise koloretsu bat aurkezten da, alaia, festa giroa iradokitzen duena. Historia, konpromisoa, ilusioa eta etorkizunaz harro dagoen herri bizi bat dakar diseinuak.
Iruditeriaren ehunka aplikazio bideratu dira: spota, dossierrak, pieza korporeoak, kartelak, arropa katalogoa, aldizkaria, denden eta ibilgailuen errotulazioak, pinak, oroigarriak, unitate didaktikoak, seinaletika…

Arteman gara, komunikazioaren diziplina anitzetan igeri egiten urte askotako esperientziarekin trebatuta dagoen profesional taldea (diseinua, kazetaritza, sare sozialak, ikus-entzunezkoen edizioa, komunikazio planak, brandina, webguneak…) Eta norberaren korrontetik abiatuta, bidean Arteman Komunikazioa proiektu sendoan bat eginda itsasoratu gara guztiok. Arteman jaio zen diseinu eta ikus-entzun zerbitzuak eskatzen zituzten bezero -handi, txiki eta ertain- haiei erantzuna emateko. Ordutik…

This site uses cookies

This site uses cookies to provide you with a great user experience. By using the Selected Inspiration platform you agree with our use of cookies.