Talk-A variable typeface

Mikel Tristan

Talk-A variable typeface proiektu esperimental bat da eta, estilistikoki kontrakoak diren, bi eraikinen arteko elkarrizketa letra-tipo aldakor baten bitartez islatzea du helburu.

Letra-iturria Vitoria-Gasteizen kokatua dagoen I·Darte Arte Eta Goimailako Diseinu Eskolaren arkitekturan dago oinarritua; hau osatzen duten eraikin neogotikoaren eta eraikuntza berriaren elkar eragitean hain zuzen ere.

Eraikuntza berriaren eta antzinako eraikinaren arteko elkarrizketa baten gisara aurkezten dute Roberto Ercilla eta Miguel Ángel Campo arkitektoek 2007 urtean osatutako berriztatze lana.

Korridore-eraikina, edo eraikuntza berria, komentuaren inguruan bihurka ibiltzen da gainetik altxatu eta klaustroan sartzen den arte. Irudi formal garbia eta, aldi berean, xumea eta ezagutzen erraza den ikono bat bezala dago sortua, eraikin zaharraren kontrapuntu izatea helburu duena.

Bi eraikuntzek irakurketa desberdina duten arren, elkarri aurre egiten diote lehia formalik egon gabe eta bien arteko elkarbizitza bi muturrak lotzen dituen letra-tipo aldakor batekin islatu nahi izan da.

Bi eraikinek sendotasuna trasmititzen dutela, baina hau aurkako ezaugarrien bitartez egiten dutela ikusita, tipo bakoitzarentzako proportzio ezberdinak erabaki dira, lotura gisa “x Altuera” utzita.

Grotesk izendatutakoak eraikin berrian errepikatzen diren laukizuzen formako bloke horizontaletan du oinarria eta Serif-ak komentu neogotikoaren bertikaltasun eta kontrastean. Talk-A Groteskaren letren proportzioak eraikin berriaren leihoetan ikusi daitekeen "N" letratik abiatu dira eta Talk-A Serifaren oinak aldiz, komentuan errepikatzen diren arku zorrotzetatik.

Proiektu tipografikoa aurkezteko 3 blokeko espezimen fisiko bat garatu da: inspirazioa den eraikinaren argazki liburuxka; letra-iturria aurkezteko bigarren liburuxka bat; eta erditik tolestutako A3 tamainako, paper begetalezko, 8 poster.

Proiektua esperimentala izanik, letra-iturria oraindik ez dago ehuneko ehunean erabilgarri eta, horrezkero, alfa bertsio edo prototipo baten gisara aurkezten da.

Mikel Tristan

Mikel Tristan

Pamplona-Iruñea

Vitoria-Gasteizko I·Darte eskolan diseinu grafikoko ikasketak erdietsi berri dituen iruindarra. Ikasketa amaierako lana tipografikoa izateak txikitatik nire idazkera propioarekin eduki dudan etengabeko esperimentatze harremanean erroa daukalaren ideia erromantikoan sinetsi nahi dut.

Tipografia, kolorea eta argazkilaritza ditut egungo interes nagusiak. Biharkoak, nork daki?

This site uses cookies

This site uses cookies to provide you with a great user experience. By using the Selected Inspiration platform you agree with our use of cookies.