1. Memoria kontzeptuala
________________________________________
1.1. Sarrera
Gaztainak modu eraginkorrean, seguruan eta praktikoan erretzeko danbolin berritzailea diseinatzea du helburu proiektuak. Jai-ekitaldietan eta familia-bileretan gaztainak aire zabalean erretzeko tradizioan oinarrituta, gure danbolinak zaporeari eta esperientzia tradizionalari eutsiko dion irtenbide moderno eta praktiko bat eskaini nahi du, baina ikuspegi erosoago eta kontrolatuago batekin.
Ideia nagusia danbolin eramangarri eta erabilerraza sortzea da, gaztainak modu uniformean eta kontrolatuan erre edo egosi ahal izateko, erredurak eta istripuak izateko arriskurik gabe. Hori lortzeko, diseinu trinko bat proposatzen dugu, aireztapen-sistema doigarri batekin, danborraren barne-tenperatura erregulatuko duena eta une oro erretze perfektua bermatuko duena.
Gainera, gure danbolinak ezaugarri gehigarriak izango ditu, hala nola danbolina bi zatitan irekitzeko sistema bat, gaztainen zamalanak errazteko, beroari eusten dion mango edo tximeleta bat eta sistemaren oinarri egonkor bat, gainazal irregularretan ere modu seguruan erabiltzeko.
Laburbilduz, sukaldaritza tradizioen nostalgia eta teknologia modernoaren erosotasuna, segurtasuna eta praktikotasuna uztartuko dituen danbolin bat eskaintzea da gure helburua, gaztainak erretzeko esperientzia paregabea eta guztiontzat gogoangarria eskainiz.
1.2. Kontzeptua
Aïna gure arbasoen gaztaina-erretzeko danbolinaren ber interpretazioa da. Gaur egun, kaleko postuetan erositako gaztaina erreak kontsumitzen jarraitzen dugu, edo gure etxeetan kontsumitzen ditugu, behin dendan gordin erosita eta egosi ondoren. Gaur egungo nire proposamena Aïna da, jankide batentzat edo birentzat gaztaina dosi bat erretzeko edo egosteko sistema eramangarria da.
Naturako baso-zelaietan edota etxean Aïnak, esperientzia gogoangarri eta iraunkor bihur dezake produktu funtzional honek diseinu emozionala bilatzen baidu.
Bere aldakortasunagatik Aïna bi eszenatoki posible proposatzen dizkigu.
Lehenengo agertokia bildu genituen leku berean janaria prestatzea da, hau da, udazkeneko egun batean basora hurbildu, gaztainak bildu eta naturan erretzea edo egostea erabaki genuen. Gaztaina erreak biltzen diren lekuan bertan eta jaiotzatik gertu dastatzeak beste zapore bat ematen du, eta horrek balio erantsia ematen dio produktuari.
Bigarren agertokia etxean erabiltzea da, modu erosoagoan, sukaldeko edo jantokiko mahai baten gainean jarri edo egozten da, eta bertan bazkaltiarrak produktuaren funtzionamendu bitxiarekin liluratzen dira, esperientzia gogoangarri eta iraunkorra bilakatuz, Frantzian ohikoa den “fondue” gazta urtzeko sistema balitz bezala.
Aïna-sistema hainbat zilindro-ontziz osatuta dago, eta guztiak inter konektatuta daude dorre erretegia osatzeko: oinarri-tiroa, parabentua, danbolina konektatzeko egitura eta alkohol-metxerorako barrunbea. Danbolina bi kubetaz osatuta dago, eta hauek zilindrikoak dira. zuloak dituzte garaiko danbolinaren antzera eta loturak egiten dituzte, batetik zilindro danbolina osatzeko eta bestetik tximeletak azkoinen bidez lotzen dira. Honi esker, danbolina biratzen du. Hirugarren kubeta ura kontenitzekoa, dorrearen euskarrietan kokatzen da gaztainak egosi ahal izateko.
Sistema erabat pilagarria da, eta jasota dagoenean, silikonazko eskularru tapa heldulekua dena, produktua itxi eta trinko bihurtzen du modu egoki eta ziurrenak garraiatua egin ahal izateko.
◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾◾
2. Memoria teknikoa
________________________________________
2.1. Ezaugarri estetikoak
Itxura, forma, marka, grafismoa, tipografia eta
koloreak.
Itxura aldetik bi norabide nabarmentzen dira, denotazio eta konotazio produktuan.
Denotazio maila
Denotatiboki Aïnak, bi agertoki ezberdin ditu eta honek bi itsura ezberdin ematen dizkio. Gaztainak erretzeko egoeran zilindro-kubeta ezberdinak, modu ezberdinean loturik, dorre edo totem itsura hartzen du eta jasota dagoen egoeran, elementu guztiak bata bestearen barnean jasotzen dira; hortaz, disko lodikotearen forma duela esan daiteke.
Aïna behin muntaturik eta behekaldetik hasita, oinarri kubeta kono-enbor eta zilindro forma fusionatzen du. Kubeta honek irekidura ezberdinak diru eta bi alboetan banaturik 12 irekidura bertikal ditu airea behetik igaro eta sua bizitzeko. Kubeta honen goikaldean, goiko kubeta edo babesa deritzon kubetarekin konektatzeko elkardura sistema du, metxeroa kokatzeko zuloa eta 24 zulotxo airea metxeroaren sua bizitzeko.
Oinarria eta babesa elkartzeko bi kubetak zentru ardatz berdinean kokatu, hauek enkajatzeko dituzte formal elkartu eta behin bata bestearen barnean sartu ondoren 15ºtako biraketa egin esker edo ezkubira berdil delarik.
Babesa kubeta kono-enbor bikoitza da. goikalde eta behekaldetik bi irekidura nagusi su-metxeroa eta danbolina konektatzen ditu. Erdikaldean zabalgune bat integraturik du, hemen aro metaliko batek lau koadranteetan geometria egokiarekin ardatz funtzioa hartzen du. Bertatik euskarriak biratzen dute danbolina gaztainak erre edo egosteko potoa kokatzeko.
Euskarriak bi egoera ezberdinetan egon daitezke; Jasotzeko moduan libre dira eta grabitatearen eraginez behean daude. Zutik-tente egoeran, babesa “klik” sistema bat aurkezten du. Babesak lau irekidura laukizuzen ditu, non bertatik txapazko euskarriaren tolesdura enkajatzen du eta bertan mantentzen da metalaren formaren indar eraginez.
Danbolina perforazioak dituzten bi kubetaz osaturik dago eta hau da produktuaren mamia. Bi kubetak diametro ezberdin dute eta bata bestearekin elkartzen dira posizio bakar batean enkajatuz. Lau errematxeak ahalbideratzen dute kaxatzea eta biraketa baten bidez bi kubeten elkardura finkatzen da. Kubeta irekitzerakoan gaztainen karga eta deskarga egiten da.
Tximeletak danbolina irekitzeko helduleku bikoitza eragiketa errazten du eta hau bi “T”formako tximeletek osatzen dute. Tximeletak danbolina ireki eta ixteko laguntzen dute, babes termikoa dute eta aridun konexioa dute danborrarekin.
Bi euskarriek jasoko dute T ardatzak eta honela danbolina sua-metxeroaren gainetik biratuko du erreketa homogeneoa lortuz.
Su-metxeroa oinarri zabala eta goikalde hestuagoa duen ontzi zilindrikoa alkoholaren lurrinak erretzen ditu osmosiaren efektuz eta haridun tapa bat du gorde behar denean erregaia ez lurruntzeko.
Aïna gordetzeko egoeran antolatzen denean Silikona-termikozko tapa batek ontzi osoa elkartzen du. Tapa honek heldulekua eta eskurako ergonomikoak diren ñabardura batzuk ditu. Bertan eskuaren hatzak ongi egokitzen dira eta heldulekutik eskua igaroz, eskularru-tapa bilakatzen da, non bere funtzioa arantzadun gaztainak jasotzea da. Silikona taparen diametroa, doikuntza egokia du oinarria hestu heltzen duelarik. Amaitzen tapa honek sistema osoa trinkotze du.
Konotazio maila
Konotatiboki proiektatutako Aïna, gaztainak erretzeko danbolin eramangarri arina, berritzailea eta integratzeko erraza bilakatzen da. Prosemikarekin
bat eginez; alegia, produktua nola integratzen den espazio natural edo urbanoan eta gizakiaren pertzepzioarekiko, eredu eskultorikoak dituela esan daiteke. Néstor Basterretxea edo Jorge de Oteizak erabilitako prosemika azpimarratu nahiko nuke, lurrarekiko pertenentzia eta ondare kulturala adierazi nahi izan da Aïnan.
Lerro, forma eta kolore ez disonanteen sinpletasunagatik baretasuna, emozio lasaiak transmititzen dituen objektua da. Bertikaltasun eta horizontaltasunaren joku bikoitza du. Gordeta dagoenean horizontaltasuna da nabari eta behin dorrea muntatua bertikaltasuna hartzen du.
Emozio horiek ez dituzte aldarteak aldatzen, erabiltzailearen esperientzia naturarekin lotuta sustatzeko; hortaz, konotazio maila altuko produktua da.
Produktu-esperientzien inpaktu emozionala indartzea, errai-, jokabide- eta gogoeta-diseinuaren bidez izan da helburu nagusienetakoa.
Diseinu emozionalaren jokoa
Diseinu emozionalak produktu funtzionalak esperientzia gogoangarri eta iraunkor bihur ditzake. Hau normalean 4 alderdiren bidez agertzen da:
>Emotion-Memory Link — emozionalki kargatutako gertakariek produktuaren oinarrizko balio funtzionalaz haraindi irauten dute gure oroitzapenetan. Modu jakin batean sentiarazten gaituzten gauzak gogoratzen ditugu.
>Estetika-Erabilgarritasun Efektua — Estetikoki atsegin diren esperientziek erabilgarritasuna indartzen dute eta erabiltzailearen ikasteko eta egokitzeko gogoa areagotzen dute.
>Emozio limurtzailea (Gut Feeling) — emozioek erabiltzaileei hesteak hartzeko eta erabakiak azkar hartzeko aukera ematen diete. Gure mundua ulertzeko eta interpretatzeko erabiltzen dugu ezagutza, baina gure emozioek erabakiak hartzea katalizatzen dute.
>Jabetza efektua — erabiltzaileek balio handiagoa ematen diete jabetza pertsonalizatua sentitzen duten esperientziei, esperientzia/produktua beren buruaren hedapen bat balitz bezala.
2.2. Berrikuntza ezaugarriak
Aïna gaztainak erretzeko sistema eramangarri arina da. Orain arte, gaztainak erretzeko sistemak astunak eta instalatzeko nekagarriak dira. Aïnarekin produktu baten eramangarritasuna bilatzen da, eta gaztainak jaso diren ingurune berean edo etxean erabiltzen da. Bazkaltiarrek funtzionamenduaren esperientziaz eta ondorengo kontsumoaz gozatzen duten mahaian kozinatu daiteke. Honen berrikuntza maila produktuari nortasuna emango dio. Kalitate handiko produktua eta sinpletasnean oinarritua.
2.3. Ezaugarri funtzionalak
Diseinu ona produktu bakoitzari erabilgarritasuna ematen dio.
Aïnan erabilitako materialak beharrezkoak direnak dira. Arintasuna emateko aluminioa, latoi txapa su-metxeroan, altzairu herdoilgaitzezko hagaxka eta txapa eta silikona termikoa tapa -eskularruan, gaztainak kanpoko azal arantzadunarekin biltzeko, azkenik tapa, sistema eramangarri trinkoa sortzeko.
Aïnan apaingarriak ekidin eta zati kopuruak neurtu dira. Azaleko edo baliogabeko
elementuak, kendu eta formak duen funtzionalitatea azpimarratu da; alegia, Aïna diseinu ona izateko zati bakoitzari erabilgarritasuna ematen dio.
Tamaina aldetik 185x185x210 mm-tako produktua da muntaketa egin ondoren eta 185x185x120 mm-tako enbalapenean bere garraio eta komertzializazioa hobesteko. Sistema eramangarri hau erraz gorde eta garraiatu daiteke motxila edo bizikleta batea eramangarritasuna aldarrikatuz..
Pisuan erabilitako materiale metalikoak kalitatezkoak dira. Aluminioa oso arina da eta altzairu zein latoia xafla formatuan ez du pisu gehiegi hartzen, 970gr gutxi gorabera sistema osoa eta pertsona batek erraz manipulatzen du.
2.4. Ezaugarri ekologikoak
Diseinu onak ingurunea errespetatzen du. Aïnan gaztainak erretzeko sistema eramangarriko elementu guztiak materiale birziklagarrian daude ekoiztuta.
Bizi iraupen zikloa jasangarria bermatzen da. Aluminioa %100 birziklagarria da eta beste elementu metalikoak birziklagarritasun maila altua dute. Azpimarragarria da produktua honek duen ingurugiroarekiko talka minimizatu dela. Material zehatzak erabiliaz aztarna ekologiko gutxiko produktua
dela esan daiteke; izan ere, lodiera bakarreko aluminio, altzairu eta latoi xafla erabili baita soilik.
Produkzio erraza eta estandarizatua lortzen da eta talka gutxikoa. Produktuaren itzulera naturara ez du gastu energetiko handiegirik elkartzen zatiak desmontatu eta banaketa egin ondoren. Amaitzeko zirkulartasunean oinarriturik, produktuaren zatiak izango duten trazabilitatea kontutan hartu da.
2.5. Ezaugarri ergonomikoak
Diseinu ona zintzoa da. Aïnan formak borobilduak dira eta heldulekuak funtzio bikoitzari egiten dute erreferentzia forma- funtzio binomioa. Taparen eta gorputzaren borobiltasuna ez ditu eskuak erasotzen eta bere manipulaketa erraza bilakatzen da.
Garbitzeko zirrikituak ekidin dira hautsa edo beste elementu erasotzaileak baztertzeko.
Garrantzitsua da produktuaren pilagarritasuna nabarmentzea, zati bakoitza desmuntatzean aurrekoaren gainean egokitzen baita.
Produktua konfort psikologikoa adierazten du lehenik eta behin materiala leunen erabileraz eta bigarrenik formak adierazten duenarekin pertzeptzio positiboa emanez.
Eskularru-tapa, silikona termiko materialarekin osatutako aina produktuaren zati bat da. Zati honek funtzio bikoitza du; alde batetik gaztaina erretzeko danbolinaren tapa da produktua gorde eta garraiatu nahi denean eta bestetik taparen alderdi ergonomikoa eta silikona elastikotasunaz baliatuz basoan aurkitzen diren gaztain arantzadunak jaso daitezke hauekin mina hartu gabe.
2.6. Komunikatzeko ezaugarriak
Helduak izango diren erabiltzaile profilak dira nagusi produktu honen erosle-kontsumoan, natura maite eta honen esperientziaz disfrutatu nahi duten profilak, hau bait da abiapuntua.
Eroslea konbentzitzeko garaian erabiltzaile- esperientzia azpimarratuko da beste produktu lehiakideekin gailenduz.
Maila kulturala dagokionez produktu merkea dela adierazi daiteke eta elementu komunikatzaileak ulertzea ez du besterik eskatzen. Maila ertain eta baxuko erabiltzaile potentzialetan jarri da erdigunea, produktua demokratizazioaren alde.
2.7. Ezaugarri sinbolikoak
Inguruari egokitzea, sinboloak, esanahi subjetiboak, itsaropenak.
Aïnan gaztainak erretzeko sistema eramangarriko, prosemikaren irizpidearen arabera naturan zein etxean egokitzeko gaitasuna du. Tamaina, forma
edota materialeak honetara laguntzen dute; izan ere kontsumitzailearen pertzeptzioa produktua - entornoa kalifikazio baikorra du.
Sinbolikoki, gaztainek, konbentzimenduz, naturara hurbiltzen gaituzte, negura, egun labur eta ilunetara eta etxeko suaren berotasunera. Naturan murgiltzeak eta naturan jarduera batez gozatzeak esperientzia oso ona ematen digu erabiltzaile gisa.
Forma biribilduak atseginak dira eta objektua gizaki-natura izatearekin integratzen laguntzen dute.
2.8. Segurtasun ezaugarriak
Adierazitako Europako araudia segurtasun- irizpide dagokionez betetzen da. Erabileraren arriskuak minimizatzeko, materialetan ez da produktu toxikorik erabili eta forma borobilduak dira nagusi zauri edo golpen aurrean ubeldurak ekiditeko.