1. datuak: Kargo-bike bizikletak ,ohiko bizikletak baino pisu gehiago eramateko eginak dira.
Itxuraz ohiko bizikleta bat da, baina zama eramateko espazio handia dute eta estrukturalki osatuago eta sendoagoak dira.
Zama edo pisuaz hitz egiterakoan, egunerokotasunean haurra eraman erosketak egin, arropek, trasteak eta beste hainbat gauza garraiatzeko prestaturik dauden bizikletak dira.
2. datuak: Proiektatzeko asmoa dudan bizikleta ezaugarri denotatibo eta konnotatibo hauek izango ditu:
Denotatiboki, Atenporala da; alegia denbora pasa ahala ederragoa da, forma eta proportzio egokiak ditu non, bizikleta klasikoen geometria ereduak jarraitzen ditu.
Bi gurpilez osatuko da; izan ere, gaur eguneko hiri estruktura estua da eta bi gurpileko “cargo-bike”ak hiru gurpilekoak baino mugimendu arinagoak dituzte, abantail handia izanik.
Zama eramateko lekua baxua du honela grabitate zentroa baxua gidatzeko erraztasuna eta oreka egokiak emango ditu. Horretarako , aurreko gurpila atzekoa baino txikiagoa behar du izan.
Luzeran, tamaina egokia du, horrela gidatzerakoan erosotasuna ez da galtzen. Estruktura lineal geometrikoa du, hodi horizontal eta zeihar finak proportzio perfektua ematen dute. Elementu mekaniko sinpleak ditu bizikletaren sinpletasuna eta biluzera bilatzen da, ez ordea elementu gainjarpena. Horretarako elementu hauek ezarri baino lehen ondo aztertu eta aukeratuko dira.
Hodien arteko elkartura soldadura eta honen leunketaz osatuko da.
Horizontean, aurretik atzera gurpil txiki bat, lerro horizontala den plataforma eta gurpil handia eusten duen geometria zeiharra ikusiko da..
Konotatiboki, “Cool”a eta alaia izatea bilatzen da. Forma sinpleak hoztasuna adierazi arren detaile fin eta txikiak edertasuna eta berotasuna adieraziko dute.
Estrukturalki ziurtasuna adierazten du. sexua du, maskulinitate eta feminitatearen arteko bikoiztasuna zalantzan jartzen du.
Purutasuna da nabarmen bizikletaren geometria horrela adierazten baitu. Hodien elkartura leuna lerro geometrikoen jarraipena adieraziko dute.
3. datuak: Materiala, fina behar du izan. Altzairua Cromo molibdenoa edo zura izan daitezke egokiak.
Altzairuan, hodi finak izanik, purutasuna adieraziko dute. Hau da; ondo soldatutako eta leunduak diren elkardurak oso ezaugarri finak adierazten dituzte. Altzairua pintatu edo lakatu beharko zen.
Zura material noblea da, NAO-ak zuraz eginak ziren eta Euskal herriko erriberako arotzeria ofizio oso preziatua bilakatu zen Europa osoan. Zama eramateko bizikletaren zama lekua, erriberako arotzeriaren aplikazio zuzena eduki dezake. Itsas geometrien aplikazioa bizikleta eraiketan ez da ideia txarra.
Bestalde zura altzairuaren erresistentzia propietateekin alderatuz altzairu mota hau zaharkitzapen hobeagoa du. Egurra zaintza bereziak behar ditu.
4. datuak: Balio gehigarriak
Erabilpen anitzeko zama bizikleta da, izan ere modularra da zama plataforma. Honen gainean, modulu ezberdinak sortu daitezke:
Haurrak eramateko modulua, kaxa bat izan daiteke. Bertan eserita edo etzanda bi edo hiru haur eramateko gaitasuna izango du. Produktuak eramateko moduluan kaxak eta elementu handiak eraman daitezke. Surfeko ohola eramateko moduloa, Denda ibiltari moduloa edo mezulari modulua izan daitezke adibide batzuk.
Bizikleta hauek bizikleta artisautza maite duten pertsonentzat dira. Bezeroaren ezaugarri antropometrikoak aztertuz bizikleta neurri egokiak lortzen dira.
Bezeroaren nahiak eta gustuak bizikletan islatuko dira, horrela maitatuko duen bizikleta lortzen da.
Ezaugarri denotatiboak + ezaugarri Psikologiko konnotatiboak= MAITASUNEZ EGINIKO BIZIKLETA