nun sehaska, gure arbasoak hutzitako sehaskaren
berinterpretazio da. Egun sehaskaren erabilpena denbora
tartea mugatua du; umea erabiltze hasteko momentutik utzi
arte, bataz beste sei hilabete erabitzen da soilik, ondoren
baztertu edo gorde egiten da. Produktua zaharkitze
programatua duela esan daiteke; hortaz, nun sehaska,
produktuaren iraunkortasuna aldarrikatzeko asmoa du.
Sehaska funtzioa bete ondoren irauli eta taburetea
bilakatzen da.
Formalki, tetraedro luzatu kaxa forma du, non bere oinarrrian
kurbatura emanez barkutxo edo trineo itsura hartzen du.
Produktu berritu honek hiru lerro
nagusi ditu oinarri, kontzeptualizazio
atalean.
1. Funtzionaltasuna eta estetika dagokionez sehaska
izateaz gain funtzio anitzeko taburetea bilakatzen da.
Estetika iraunkorra du, sinplea eta pragmatikoa, itsas
formetan oinarrituta; non gure Euskal Herriko itsas
arotzeriaren kutsuak nabariak dira. Horizontaltasuna
bertikaltasunarekin ordezkatu da, XVI. mendeko bale
txalupen eta naoen forroa eraikitzeko tingladilo teknika
mimetizatuz.
2. Komunikatzailea produktua ulergarria bilakatuz.
sehaskaren forma sehaska dela edo taburetea dela
bere heldulekuko zirkunferentzi-arkuak adierazten du.
Sehaska modura dagoenean heldulekua jaso, babestu
edo eduki adierazten du, aldiz taburetea jesarri, ipini
edo azpian zeozer estali.
3.Iraunkortasuna, Diseinu onak anakroniko iraunkorra
du, zahartze programatuarekin talka egiten du.
Sehaska garai batean familia batetik bestera ematen
bazen ere egun sehaska bere sei hilabeteko
funtzionaltasuna agortu ondoren sakarretan amaitzea
ekidin nahi da. Sehaska-eserleku edo taburetea ere
bada; hortaz funtzio amaigabea izango luke. Era
berean iraunkortasuna lortzeko, Zirkulartasuna,
gertutasuna eta jasangarritasuna ezinbesteko baldintza
dira. Produktu honen fabrikazioan bertako zura (pinu
insignis) erabili da eta akabera gauzatzeko, zepilatua
du tratamendu bakarra aztarna ekologikoa minimizatuz
eta ingurugiroari talka gutxi sortuz.
1.Ezaugarri estetikoak
Itxura, forma, marka, grafismoa, tipografia eta
koloreak.
Itxura aldetik bi norabide nabarmentzen dira, denotazio
eta konotazio produktuan.
Denotatiboki nun sehaska, tetraedro luzatu kaxa
itsura du. Oinarrian bi alde simetrikoetan ertzat igo dira
eta honek barku, txanela edo trineo forma hartu eta
tradizionalki sehaskak duten formarekin bat egiten du;
alegia, geometria tradizionala eta komunikatzailea bere
funtzioari dagokionez.
Sehaskaren oinarria lurraren gainean dago, altzatu
gabe, hortaz grabitate zentru oso baxua du umea
barnean dagoenean iraulketa ekidituz. Era berean
umea zoruaren gainetik hamabi zentimetrotara kokatua
dago babes termikoa ematen duelarik.
Egitura formala egur xafla horizontalez (pinu insignis
zepilatu akaberarekin) osatua dago barkuen uretan
dagoen zatia forroa, hain zuzen erreferentzia eginez.
Kota altueneko xafla horizontalak zulaketa
geometrikoak dituzte heldulekuetan bilakatuz eta
hauek zirkunferentzi arku itxiaren forma dute
heldulekuak direla komunikatuz eta funtzioa
azpimarratuz.
Heldulekuaren geometria bat egiten du sehaska
bankuaren funtzio bikoitzarekin, non sehaska denean
heldulekua “jaso” adierazi eta eserlekua denean “jarri”
esaten du.
Grafismoari dagokionez nun sehaska izena
produktuak duen formari eta bere erabilpen bikoitzari
egiten dio erreferentzia. “u” karakterea sehaska edo
jaso eta “n” ipini edo jesarri adieraziko digu. nun edo
non jarri ere bada, behin umearen erabilpena agortu
denean, ez bait dakiguzein lekutan kokatu. Baina gure
produktua badu iraunkortasuna funtzionala eta
erabiltzen jarraitu daiteke
Konotatiboki proiektatutako sehaska alaia, berritzailea
eta integratzeko erraza bilakatzen da, prosemikarekin
bat eginez; alegia, produktua nola integratzen den
espzioan, gizakiaren pertzepzioarekiko.
Konotazio itsastarrak, gure itsas ondarea gogoratu eta
lurrarekiko pertenentzia azpimarratuko dutela.
Horizontaltasuna gizakiarengan lasaitasuna
adierazten du eta honek bere biziko garrantzi hartzen
du jaio berrien adinean eta gurasoen pertzeptzioan.
Zura gordinean, material metaforikoa da, non, begi,
beta do zabalera ezberdineko lerro kurbatuak
gizakiaren organikotasunarekin bat egingo dute.
Pinu insignis egur kolorea okre argia eta beroa da.
Psikologikoki lasaigarria, funtzionalki aktibitate gutxi
eta konforta adierazten duena.
2. Berrikuntza ezaugarriak
Sehaska den aldetik sehaska funtzioa bete behar
duela ezinbestekoa da, baina nun sehaska eserleku
ere da, eta honen berrikuntza maila produktuari
nortasuna emango dio. Kalitate handiko produktua da
sinpletasnean oinarriturik, non ez dira arotzeriako
elkardura konplexuak proiektatu edo akabera
delikatuak sortu.
3. Ezaugarri funtzionalak
Diseinu ona produktu bakoitzari erabilgarritasuna
ematen dio. Sehaska-taburetean erabilitako materialak
beharrezkoak direnak dira. Apaingarriak ekidin eta zati
kopuruak neurtu dira. Azaleko edo baliogabeko
elementuak, kendu eta formak duen funtzionalitatea
azpimarratu da; alegia, sehaska diseinu ona izateko
zati bakoitzari erabilgarritasuna ematen dio.
Tamaina aldetik 90x63x45 cm-tako produktua da
muntaketa egin ondoren eta 90x45x8 cm-tako
enbalapeneanbere garraio eta komertzializazioa
hobesteko. Ohiko sehaska tamaina izateak egun bizi
garen etxebizitzetan itegratze erraza du eta eserlekuan
bilakatzerakoan ez du tamaina aldatzen.
Pisua pinu egurra eta elkartzeko elementu metalikoa
adieraziko dute. Pinu insingnis zura densitate gutxiko
materilea denez produktua muntatu ondoren pertsona
heldu batek erraz manipulatzen du.
Ikusgarritasunaren aldetik etxe espazioko elementu
gehiengoa bertikaltasunean oinarriturik daude, hortaz
sehaskaren horizontaltasuna kontrastearekin jokatu,
ikusgarria egin eta itsas zabaleko “buian2 bilakatuko
da.
Pinua kalitateko egurra da, iraunkorra da eta gordinean
badago eraberritzeko aukera errazak ematen ditu lan
gutxirekin.
4. Ezaugarri ekologikoak
Diseinu onak ingurunea errespetatzen du.
Prioiektatutako sehaska bertako basoetako PECF
ziurtagiria duten egurrarekin gauzatu dira. nun
sehaska, aukia edo beste erabilpen anitzak izan
dezake geometria eta tamaina egokia duelako;
liburutegia, aldizkari-ontzia, eropa biltegia, e.a,
besteak-beste; hortaz berrerabilpena zihurtatu eta
birziklapen unea iristerakoan produktuaren zatiak erraz
birziklatzen dira elementu metaliko eta organikoetan
banatuz.
Azpimarragarria da produktua honek duen
ingurugiroarekiko talka minimizatu dela. Material
zehatzak erabiliaz aztarna ekologiko gutxiko produktua
dela esan daiteke; izan ere, bi lodiera desberdineko eta
hiru zabalera ezberdineko egur xaflak erabili dira soilik.
produkzio erraza eta estandarizatua lortzen da eta
talka gutxikoa. Produktuaren itzulera naturara ez du
gastu energetiko handiegirik ekartzen zatiak
desmontatu eta banaketa egin ondoren.
Zirkulartasunean oinarriturik, produktuaren zatiak
izango duten trazabilitatea kontutan hartu da.
5. Ezaugarri ergonomikoak
Diseinu ona zintzoa da. Sehaskaren formak borobildu
eta heldulekuak funtzio bikoitzari egiten dute
erreferentzia forma- funtzio binomioa azpimarratuz eta
sehaska edo eserlekua dela komunikatuz. Heldulekuen
borubiltasuna sehaska altsatzerakoan ez du ez ditu
eskuak erasotzen pisu ezberdinak kontutan harturik.
Garbitzeko zirrikituak ekidin dira hautsa edo beste
elementu erasotzaileak bastertzeko.
Itxidurak edo elementu mugikorrik ez dira proiektatu,
hortaz sendotasuna bilatzen da.
Erabiltzaile anitzko sehaska- eserlekuan antropometria
hartu da kontutan. erabiltzaile nagusia fase batean
umea da eta albo-erabiltzaileak guraso edo umearen
zaindariak. Bigarren fase batean eserleku normalizatua
da, 45 cm-tako ondoarekin bere funtzioa ziurtatuz.
Bi kasuetan gizakiaren neurrien araberako zatiak
proiektatu dira.
Produktua konfort psikologikoa adierazten du lehenik
eta behi materiala naturalaren erabileraz, bigarrenik
formak adierazten duenarekin, sehaska eta azkenik
umea eduki eta babesteko funtzioarekin pertzeptzio
positiboa emanez.
sehaskaren forma sehaska dela edo taburetea dela
bere heldulekuko zirkunferentzi-arkuak adierazten du.
Sehaska modura dagoenean heldulekua jaso, babestu
edo eduki adierazten du, aldiz taburetea jesarri, ipini
edo azpian zeozer estali.
6. Komunikatzearen ezaugarriak
Gurasoak izango diren profilak dira nagusi produktu
honen erosle-kontsumoan, hau bait da abiapuntua.
Eroslea konbentzitzeko garaina bere bigarren
erabilpenaren funtzioa inflexio puntua eta
azpimarragarria izango da beste produktu
lehiakideekin gailenduz.
Maila kulturala dagokionez produktu merkea dela
adierazi daiteke eta elementu komunikatzaileak
ulertzea ez du besterik eskatzen. Maila ertain eta
baxuko erabiltzaile potentzialetan jarri da erdigunea,
produktua demokratizazioaren alde.
7. Ezaugarri ekonomikoak:
Materialak, pinu insignis egurra eta torloju mekanismo
simplez osaturik dago. Produkzio seriatua lortzeko
egur xaflak dira nagusi eta sei tamaina-lodiera
ezberdineko xaflak produktua eraikiko dute. Sehaska
egiterakoan DYI (do it yourself ) irizpideak dira nagusi
eta honek garraio kosteak zein muntaketa hobespenak
ditu.
xaflak eraikitzeko prozedura, ertzen borobildura
fresaren bidez eta zepilatua, zurgintzan ohikoak diren
produkzio lokaleko eraginketa dira, era berean
produkzio kosteak murriztuz.
egiteko prozedura.
Materialak ekonomikoki neurtu dira hobekuntza
handiena, bertako PECF ziurtagiria dute basoetako
egurra erabiltzen delarik. Torlojuarekiko ere gertuko
industrian gauzatzen diren produktuak elikatuko dute
nun sehaskaren produkzioa.
8 .Ezaugarri sinbolikoak:
Inguruari egokitzea, sinboloak, esanahi subjetiboak,
itsaropenak.
nun sehaska, prosemikaren irizpidearen arabera etxe
guztietan egokitzeko gaitasuna du. Tamaina, forma
edota materialeak honetara laguntzen dute; izan ere
kontsumitzailearen pertzeptzioa produktua - entornoa
kalifikazio baikorra du.
sinbolikoki sehaska, konbentzioz umea jasoko duen
babeslekua da. proiektatutako nun sehaska eta irudia
kaxatxo, barkutxo edo trineotxoaren forma produktua
laguntasuna kutsatzen du. forma organikoak
erasotzaileak baino mimoa adierazi eta laztantzearen
akzioa adierazten dute, hortaz sinbolikoki sehaska
honek barko forma duelarik hazi egitearen bidean
nabigatzea eramango du.
Esanahi subjetiboak ere egon daitezke; izan ere
irudietan egurrezko kaxa bat dela soilik interpretatu
daiteke baina barneko somierraren estruktura dudetan
jarriko du subjetibotasuna.
Itsaropenak kontsumitzaile-erabiltzailearen aldetik
bere bi funtzioak betetzearenak dira eta produktuak
duen egitura sendo eta iraunkorra hau ziurtatuko du.
9. Segurtasun ezaugarriak
Adierazitako Europako araudia segurtasun- irizpide
dagokionez betetzen da. Erabileraren arriskuak
minimizatzeko. Sehaskaren zabalerak 60 cm baino
gehiagokoa da. Barroteen distantzia 4,5 eta 6,5 cm
artean dago. ez daude elementu mugikorrak eta
helduek bakarrik mugitu ahal izan ditzakete.
Materialetan ez da produktu toxikorik erabili. Zurezko
oholen ertzak borobildu egin dira zauri edo golpeen
aurrean ubeldurak ekiditeko.