GARAU. BERTATIK BERTARA

TACTICCO BRANDPARTNERS STUDIO

Gorputz eta zapore bizia duten edari zein postre begetal fresko eta osasuntsuak ekoizten dituen enpresa berria da GARAU. Bertako produktore txikiek ereindako lehengai ekologikoez baliatuta eta eraldaketa prozesu leunak erabiliz.

Produktua mimoz aukeratu eta balorean jartzen dute, baserritarraren lana aintzat hartuz, lurrak naturalki eskeintzen diguna errespetatuz, garaian garaikoa, tokian tokikoa. Badagoelako beste kontsumo eredu bat jorratzeko aukera.

Pertsona, inguru sozial eta ingurumenarentzat osasuntsuagoa den aukera. Zuretzat ona, ingurukoentzat aukera eta planetari errespetua. Hori da ondo elikatzea. GARAUek bere produktuak nolakoak izan behar zuten oso argi zeukan baina guzti hori jendeari jakinarazteko zein markarekin aurkeztu behar ziren eta nola jantzi behar zuten? Hori izan zen hain zuzen ere gure lana:Marka estrategia landu zen beraiekin eta bertan definitu ziren bai erosle tipoa “kontsumitzaile kontzientea” gisa definitu genuena, tendentzia globalak, baita markaren baloreak, izaera eta markaren territorio eta jomuga ere.

Logotipo sinple bat sortu genuen beraientzako. Minimalismoan oinarritua. Beraien filosofia ekologistarekin bat daorrena: behar beharrezkoa dena bakarrik erabiliz. Artisautza, likidotasuna, lurreko jatorria eta zaintza kontzeptuak barne hartzen ditu.

Tipografia berezia du, sinplea baina noizean behin glifo berezi batzuk erabiltzen dituena, euskal letra izan gabe, baina honekin errekurtso jakin batzuk elkarbanatuz. Ikonografia aldetik tanta baten forman oinarritutako zeinu batzuk ere barne hartzen ditu bere nortasun bisualean eta kolore gamari dagokionez, bardeetako paisaiean ikus daitezkeen koloreez osatua dago, hangoa bait da beraien produktuaren osagai nagusietako bat, bardeetako arroza.

Marka aplikazio nagusiak ontziak dira: Merkatuan dauden ontzi sostengarrienak baino ez dituzte erabiliko, BIB birziklatu eta birziklagarriak eta beirazko botila retornableak. Hauetan, zaporeak ezberdintzen laguntzeko eta osagaiak identifikatzeko jatorrizko landarearen silueta ere sartu da.

Garauentzat nortasun berbala ere landu da bere marka izaeraren parte nagusi bezala: Arduratsuak, lasaiak, eragileak eta koherenteak diren einean beraien hitzegiteko era ere halakoa izango bait da: Mezu positiboak, erreflexior bultzatzen dutenak, ulerterrazak, egiazkoak, informazio eta atu guztiak argi utziz.

Somos TACTICCO BRANDPARTNERS STUDIOLlevamos más de diez años creando, activando y gestionando marcas, para impulsar la transformación y la competitividad de las empresas. Acompañamos a nuestros clientes a descubrir y liberar el potencial de sus Marcas para ponerlas a trabajar al servicio del negocio.

Nuestro claim es “For better business, better brands”. Inspiramos nuevos caminos para evolucionar negocio y competitividad, definimos y creamos Marcas que nos ayuden a construir…

This site uses cookies

This site uses cookies to provide you with a great user experience. By using the Selected Inspiration platform you agree with our use of cookies.